
Pasaiako Portuaren Plan Estrategikoaren kontra azaldu dira Pasaiako, Lezoko eta Errenteriako alkateak. Planean transferentziari buruzko aipamenik ez izatea "onartezina" da haientzat.

Errenteriako, Pasaiako eta Lezoko alkateek agerraldia egin zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean.

Agerraldia egin dute gaur goizean Aizpea Otaegi, Adur Ezenarro, Mikel Arruti, Alba Garmendia eta Andoni Alvarez, Errenteria, Ordizia, Lezo, Ikaztegieta eta Andoaingo alkateek, hurrenez hurren, eta Oihana Briones Irungo EH Bilduko zinegotzia, eta Edurne Gonzalez Legazpiko EH Bilduko zinegotzia Renferen zerbitzuarekin kezkatuta.

UFFF Udal Finantzaketarako Foru Funtsan %20ko murrizketa egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Alde bateko erabakia izan da, udalekin hitz egin gabe hartutakoa proposamen alternatiboa aurkeztu duten 55 udalek salatu dutenez; Errenteria eta Oiartzungo alkatea daude proposamen hori sinatu duten 55en artean.
