
EH Bildu alderdiko Aintzane Taberna, Mikel Garcia, Iraitz Pazos eta Miguel Mari Torrea izango dira Pasaiako lau barrutien ordezkariak.

Biharko lanuzte orokorrak eta mobilizazioak daude deituta Gazako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Hori dela eta, alkateordetzak astebetez atzeratuko dira.

Udan telematikoki aritu ondoren, aurrez aurre artatuko dituzte herritarrak lau barrutietako alkateordeek irailaren 4tik.

Bihar Antxo, Donibane eta Trintxerperko alkateordeekin biltzeko aukera izango da, sanpedrotarren ordezkariak ezingo baitu biharko hitzordura joan. Hilaren 19an ohiko moduan egingo dute.

Datorren hilean bizilagunekin hitzordu bakarra izango dute alkateordeek: maiatzaren 15ean.

Hilaren 6tik aurrera, hilabetero lehen eta hirugarren asteazkenean, Pasaiako alkateordeek herritarrentzako arreta saioak egingo dituzte.