
Lousada kaleko alokairu sozialeko etxebizitzetako bizilagunek negoziazio mahaia eratzeko eskatu diote Alokabideri eta ur sistema kudeatzen duen Stechome enpresari. Komunitate tasen eta beharrezkoak diren zerbitzuen gehiegizko kostua salatu dute Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuarekin batera.

Oiartzungo 55 etxejabek bideratu dute beraien etxebizitza bulegoaren bidez. Une honetan 32 maizterrek behar dute alokairu soziala, azaldu dutenez.

Errenterian hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko udal gobernuak hartutako neurriak, hala nola, Ondare Higiezinen Zergaren errekargua, ez dira eraginkorrak EAJren iritziz.

Bihar eta etzi izango d alokabideren postua Trintxerpeko Alkateordetzan.

Etxe hutsak alokairura bideratzeko kanpaina martxan dauka Alokabidek. Batez ere, etxebizitza hutsen jabeei bideratuta dago, alokairura bidera dezaten. Eusko Jaurlaritzak, Alokabideren bitartez, jabeek dirua kobratzeko eta etxearen osotasuna mantentzeko bermeak eman nahi dituzte.