
Etxebizitzak eraikitzeko proiektua hurbilago da ALtzate eremuan. Hainbat eragilek, herriarentzat parkea aldarrikatzen ari dira bertan, Altzate Bizirik plataforman bilduta. «Herriguneko azken berdegunea» babestera deitu dute, baita Lobato okupatutako etxea ere.

Plataformak udalari eskatu dio eremu berde naturalen urbanizatzea burutzeko erabakia berriz ere azter dezala, eta herritarren "benetako" parte hartzea.

Altzate Bizirik plataformak Altzate eremuan eraiki nahi dituzten etxebizitzen inguruko erakusketa egin zuen larunbatean Foru plazan; espekulazioaren aurka eta berdeguneen alde egitera deitu dute.