
Bidasoko XII. Zinemaldi Arkeologikoa aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Kultur zinegotziak eta Mertxe Urteaga Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak. Zinemaldia azaroaren 27tik 30era bitartean garatuko da, Amaia KZn eta Oiasso museoan bertan. Europan izango diren hiru estreinaldi nabarmendu ditu Urteagak berrikuntza gisa: “horietako bat berezia da guretzako eta ilusio handia egiten digu. Izan ere, Ponpeian grabatuta dago, Arkeolanek eta Oiasso museoak lagundutako indusketa batean zehazki”. Halaber, Roveretoko (Italia) eta Bordeleko zinemaldi arkeologikoetan saritutako bi film ikusi ahal izango dira Bidasoko zinemaldian. Egitaraua ezagutzeko Oiasso Erromatar Museoaren webgunera jo dezakete interesatuek.

Ella y el: ficciones gaztelerazko antzezlana emango du Legaleon-T antzerki taldeak, ostiralean, Amaia KZn. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan abiatuko da eta sarrerak 6,60 euroan salgai jarriko dira. Antzezlana Futuro simple, futuro imperfecto –Etorkizun sinplea, etorkizun inperfektua– bideotik sortutakoa da. Artiumen 2010. urtean egindako topaketa baten ondorioz grabatu zuten bideoa. Txubio Fernandez de Jauregik eta Esperanza Lopezek beren etorkizunaren hipotesi bat planteatzen zuten bertan: “urte batzuen buruan desagertuta –egungo krisiarengatik eta bereziki antzerkiaren krisi etengabearengatik– egungo egoera kontuan hartzeko etorkizunetik aholku batzuk bidaltzen dituzte”. Bideoa eginda beste hainbat aukera zeudela ikusi zuten Fernandez de Jauregik eta Lopezek, eta oholtza gainean antzezteko formatua diseinatu zuten. Bertan, bi antzezleen zein bi dantzari garaikideen rolak betetzen dituzte protagonistak. Hala, antzezlanaren hasieran planetatik desagertzen dira eta zenbait arrasto uzten dituzte: USBak, MP3ak… Arrasto horiek segituta, bi artista horien irudia eraikitzen saiatzen dira Monica eta Rene pertsonaiak eta horren ibilbide abstraktua erakusten dute agertokian.

Jabier Muguruza musikariak Bikote bat bere azken lana ezagutzera emango du larunbatean, Amaia KZn izango den kontzertuan (20:00). Irungo musikariak “giro intimista” eta bere lanetan hain ohikoak diren isiluneak muturreraino eramaten ditu. Hala, Mikel Azpiroz piano jotzaileak soilik laguntzen du Muguruzaren ahotsa eta akordeoia, Mireia Otzerinjauregiren koroekin batera. Horrez gain, Bernando Atxaga, Iñaki Irazu, Harkaitz Cano, Gerardo Markuleta eta beste hainbat idazleren laguntza jaso du irundarrak kantak osatzeko unean. Sarrerak 6,60 euroan salgai daude, Turismo Bulegoan, Kutxan edota kontzertuaren egunean Amaia KZren lehiatilan bertan eros daitezke. Diskoaren grabazioa Bikote bat diskoa bi fasetan grabatu zuen Muguruzak. Lehena, El Vendrell (Tarragona, Herrialde Katalanak) herriko Auditorin grabatu zuen. Bertan, Mikel Azpirozen piano doinuak ere jaso zituen Muguruzak bere diskorako. Bigarren fasea bestalde, Azkarateko (Nafarroa) Katarin estudioetan grabatu zuen, Angel Gonzalez teknikariaren gidaritzapean. Bertan, akordeoi doinuak, eta Muguruzaren eta Otzerinjauregiren ahotsak grabatu zituzten.

Ezezagunok antzerki taldeak La felicidad de estar enferm@ –Gaixo egotearen poztasuna– gaztelerazko antzezlana emango dute igandean (20:00), Amaia KZn. Miren Etxeberria, Ana Perez eta Luisma Morenoren zuzendaritzapean ariko dira antzezleak. Lana, Carlos Sarrio dramaturgoaren Trastornos, Dialogos –Nahasmenak, Elkarrizketak– idazlanaren adaptazioa da. Umore kodea erabiliz, gaixotasun ezberdinak lantzen ditu idazleak.

El sombrero de tres picos (Hiru puntako kapela) izeneko antzezlana hartuko du Amaia KZk, datorren otsailaren 4ean, larunbatarekin, Teatro Morfeo kopnainiaren eskutik. Antzezlanaren testuingurua XIX. mende hasieran Andaluzian (Espainia) kokatua dago. Sarrerak, Telekutxa, Servikutxa, irun.org eta kutxa.net-en salgai daude. Sarrerak: 13,20euro helduentzat eta 8,55euro gazte txartela dutenentzat edota 65 urte gorakoentzat

Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua entzungai izango da igandean, 12:00etan.


Fernando San Martin Gazteria zinegotziak VII. Break Dance Txapelketaren xehetasunen berri eman du gaur goizean. Dantzaldia abenduaren 29an egingo dute Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan abiatuta. San Martinek Irunbreak dantza taldearen ibilbidea goraipatu du agerraldian. “Martindozenea Gaztelekuan parte hartu dute ireki zenetik, eta bertan jaio zen Irungo break dantza txapelketa” adierazi du. Aurtengo ekitaldiak Madrilgo, Malagako eta Bartzelonako taldeen parte hartzea izango du, eta Bboy Chinok, Bboy Valenek eta Bboy Monok osatuko dute epaimahaia.

100m2 antzezlana antolatu du, gazteleraz, Txalo produkzioak iganderako, hilaren 9rako. Juan Carlos Rubiok zuzendutako emanaldia Amaia KZn izango da 20:00etatik aurrera, eta Miriam Diaz-Aroca, Maria Luisa Merlo eta Miguel Vigil edukiko ditu antzezle gisa. Pertsonen arteko harremanen eta norberaren bakardadearen gaineko antzezlana da 100m2. Etxebizitza saldu duen 85 urteko andre baten eta maizter berria izango den emakumearen inguruko istorioa taularatuko du Rubio zuzendariak. Lolaren, 85 urteko andrearen, etxebizitza leku “interesgarri” batean kokatuta dago eta Sarak, jabe berriak, ezarritako baldintza guztiak betetzen ditu: “Prezio baxua, zabala, argitsua, eta mendilerroa ikus daiteke bertatik”. Hala eta guztiz ere, Lolak ezarritako baldintza bakarra errespetatu behar du, eta horren arabera, etxearen jabea hiltzen den arte Sarak ezingo ditu bere gauzak etxebizitza berrira lekualdatu. Osasun handiko andrea Sarak etxebizitza erosi zuenean, Lolak bihotzeko bi ebakuntza jasan zituela esan zion higiezinen agentziako ordezkariak. Gainera, tabako pakete oso bat erretzen du egunero, eta “aurrean jarritako guztia edaten du”. Hala, etxea erostea erabakitzen du Sarak; hala ere, zenbait ezusteko hartuko ditu bidean. Sarrerak 12,80 euroan salgai jarriko dira leihatilan, eta 8,40 euroan 65 urtetik gorakoentzat eta gazte txartela dutenentzat.

Miguel Angel Otsoa de Alda eta Imanol Diaz de Garaioren Nafarroa ikus-entzunezko lana emango du Zure Abenturaren Bila programak ostegunean, Amaia KZn (19:30). Nafarroa osoan zehar egindako bidaia azaltzen dute egileek; Nafarroa Behea eta Nafarroa Garaian grabatutako irudiak, hain zuzen. Hala, iparraldean kolore “berdea” nagusitzen dela nabarmendu dute egileek, eta hegoaldean, aldiz, “okrea” nagusi dela gaineratu dute.

Luis Mariano Lirika Elkarteak opera emanaldia antolatu du heldu den asteburuan, Amaia KZn. Leoncavalloren Pagliacci eta Mascagniren Cavalleria Rusticana emanaldiak izango dira larunbatean eta igandean, arratsaldeko 19:00etik aurrera. Sarrerak 24 euroan...

Dantzaz konpainiak Arte-an dantzaldia emango du larunbatean, Amaia KZn. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan abiatuko da eta sarrerak 6,60 euroan salgai jarriko dira. Filgi Claverieren zuzendaritzapean ariko da konpainia. Dantzariak: Ane Anza Mendizabal, Emmanuel Dobby, Nuria Gimenez, Anna Jirmanová, Patricia Langa, Hugo Mercier, Guillermo Millán, Daniel Navarro eta Marina Scotto.

Fundacion Cruzcampo-Ciudad de Calahorra pintura lehiaketaren inguruko erakusketa ikusgai izango da otsailaren 3tik, 26ra bitarte. Arte lanak, gastronomiaren ingurukoak dira. Ordutegiak: Asteartetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan...