
OTXEk antolatuta txirrindulari errenteriarraren izena daraman lasterketan Gazte eta Kadete mailako emakumeak ariko dira. Euskal Herriko aurreneko lasterketa izanik, parte hartze zabala espero dute.

Igandean izango da lasterketa eta 09:00etatik 14:00etara trafikoa eta garraio publikoari eragingo dio Gaztela Mantxako biribilgunetik Lartzabalgo biribilguneraino.