
Bizitu proiektuaren laugarren saioa aurkeztu zuten atzo arratsaldean Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek. Zinea denen eskura jartzea dute helburu, baldintzak egokitu haur guztiengana heltzeko, haur guztiek izan dezaten esperientzia bizitzeko aukera.

Zinema konbentzionalak ez du guztientzat lekua eskaintzen. Gabezia hori estaltzera dator Bizitu proiektua, zinema egokitua familia osoarentzat eskaintzera.

Bizitu proiektuaren helburua, dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz disfrutatzeko aukera ematea da gainontzeko haurren baldintza berdinekin.