
Martxoaren 14tik atzora arte Zumardian, Diputazio Plazan eta horien inguruan dauden tabernetara joan direnak deitu dituzte PCR probak egitera.

Zuhaitzen sustraiek zoladurari eta euri urak jasotzen dituen sareari eragin dieten kalteen ondorioz, Nafarroa hiribidearen ingurua moldatzeko beharra ikusi du udalak; zehazki, Diputazio plaza ingurua. Zuhaitzei arnasa hartzea erraztea dute helburu, baina ez hori bakarrik, oinezkoentzat zeuden arriskuak ezabatzea ere.