
Egiluze eta Donosti sagardotegia omendu ditu aurtengo Sagardo Egunak. Pozik eta hunkituta jaso dute aitortza bi sagardotegien izenean Antton Retegik eta Jokin San Sebastianek.

Aurtengo omenduak Egiluze eta Donostia sagardotegiak dira. Sagardo Egunari hasieratik eman dioten babesa, laguntzeko prestutasuna, konplizitatea eta konpromisoa aitortu diete biei.