
Trafiko arazoak eta oinezkoen pasabidea errespetarazi nahi izan dituzte obra horiek. Oinezkoek lehentasuna dutela berretsi du udalak.

Elorrondo 8 eta 12ko zelosiazko aparkalekuetan botako dute hormigoia. Bi aste inguru iraungo dute lanek, eta ingurua itxita egongo da.

Asfaltatze lanak direla eta, trafiko mozketak egongo dira irailaren 1 eta 2an bi kale horietan. Xorrola eta Donostiarako autobus geltokiei ere eragingo die.