
Proiekzio horretan ahotsa eman zaie migrazio prozesua jasan duten emakume pasaitarrei. Udalak emakume horiek laguntzeko landu dituen tresna eta programak ere azaldu ditu.

Martxoaren 8aren programazioaren barruan, udaleko Migrazio eta Berdintasun arloek 'Kulturarteko elkarrizketak emakume pasaitarrekin' topaketa antolatu dute alkateordetzan, 17:00etatik 19:30era.