
Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau anitz eta zabala ondu dute Martxoaren 8a goratzeko, 'Gure ahotsek mundua astintzen dute' lelopean.

Pasaiako Udalak urteko lehen lauhilekoko kultur agenda argitaratu eta herritar guztiei etxez etxe bidali die, informazio guztia eskura izan dezaten.

Egitaraua, beti moduan, zabala eta aberatsa. Hilabete osoan zehar mota askotako ekintzak egingo dituzte parekidetasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko.

Ikama Gazte antolakundeak eta Zirika Neska Gazte taldeak deituta manifestazioa egin dute hamarnaka ikaslek gaur eguerdian; kaleak hartu eta iraultzera deitu dute.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen instituzionala egin du udalak gaur. Oreretako Mugimendu Feministak gaur 19:00etan deitu duen manifestazioarekin bat egitera deitu ditu herritar guztiak.