'Grintxa', Zinema Txikiko urteko lehena

Urte berria hastearekin batera, bueltan da Zinema Txikia. Proiekzioa larunbat honetan izango da, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Pasaiako Zinema Txikiak urteko lehen saioa programatu du larunbat honetarako (hilaren 17a). Saioa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 17:30ean, eta Grintxa da proiektatuko duten urteko lehen filma. Proiekziora joateko motora zerbitzua eskainiko da. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko ontziralekutik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea hartzeko. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu behar dira Bibe atarian. Filma Pasaia-Lezo Lizeoko LH2ko ikasleek aukeratu dute.

Erlazionatutako edukiaBueltan da Pasaiako Zinema Txikia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.