
Xanistebanak iristear direla, Oiartzungo Asanblada Feministak dena prest du. Larunbatetik astelehenera arteko egitarau feminista prestatu dute. Gainera, eraso matxisten aurkako protokoloa sortu du asanbladak.

Larunbatean (abuztuak 2) hasiko dira Oiartzungo jaiak, eta udalak zenbait zerbitzu egongo direla iragarri du. Eraso matxisten prebentzio eta arretarako guneaz gain, komun publiko gehiago jarri, Xorrola zerbitzua handitu, eta trafikoan aldaketak egongo direla jakinarazi dute.

Madalenen testuinguruan hainbat eraso matxista izan direla salatu du Oreretako Asanblada Feministak, eta autodefentsa kolektiborako deia zabaldu.

Harremantxo Antxoko talde feministak eta Itaia emakume sozialisten antolakundeak hainbat eraso matxista eta homofobo salatu dituzte.