
Matrikulazio kanpaina betean da Errenteriako Euskal Eskola Publikoa. Kalitatezko hezkuntza euskaldunaren berme dira Cristobal Gamon ikastetxea, Bizarain Ikastola eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea.

Koldo Mitxelena ikastetxeak larunbatean egingo du kurtso amaierako festa. Ez ohiko egoera bizi dugun honetan, ez ohiko jaia izango da antolatu dutena ikasturteari agur esateko, baina moduak modu, jaia egin egingo dute aurten ere, oraingoan online.

Datorren astelehenean(hilak 28) hasiko da matrikulazio kanpaina, eta ate irekien jardunaldiarekin herriko ikastetxe publikoen euren hezkuntza eskaintza ezagutarazi nahi dute.