
Esnabiden kokatuta dago eta 1.381 metro koadro ditu partzelak. Hitzarmena sinatuta, alokairuzko 27 etxebizitza sozial eraikiko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.

Jaurlaritzari lur sail bat lagatzea onartu berri du udalak. Akordio honen bitartez, Jaurlaritzak 4 urteko epean eraiki beharko ditu alokairuzko etxebizitza horiek.

Udalak bere lursail bat lagako dio Etxebizitza Sailari, eta beharrizan bereziak dituztenentzako 27 etxe eraikiko ditu.

Udalaren esanetan, antolamendu hori gauzatzea aukera bat da udal etxebizitza politika arloan, babes ofizialako etxeen artetik 27 udalaren titulartasunekoak izango direlako. Gainera 2006az geroztik onartutako eta indarrean dagoen plangintzaren barruan, eragileekin adostutako hobekuntzak txertatu dituztela jakinarazi du udalak.

Eguzkik eta Beraun, Galtzaraborda, eta Kaputxinoak auzoetako 180 bizilagunek alegazioa aurkeztu zutela ekainaren 19an Esnabideko Xehetasun Azterlana onartzeko espedientean azaldu du talde ekologista.

Indarrean dagoen ingurumen legeria ahalik eta irmoen aplikatzeko eskatu dio Eguzkik udalari.

Eguzki kolektiboak batetik, eta Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak auzoetako 200 bat bizilagunek, bestetik, Errenteria-Oreretako Esnabide 32 sektorearen xehetasun azterlana onartzearen aurkako alegazioak aurkeztu dituzte.

Garai bateko eskemak alde batera utzi eta "betiko akatsak" ez errepikatzeko garaia dela uste du Eguzkik, eta eskaera zehatza egin die horren harira gai horretan eskumena duten erakundeei: "Benetako konpromisoa hartu eta naturarekin begirunea izan dezatela".

San Pedroko Esnabide kaleko garajeen sarreran eta kanaleta drainatzailean konponketa lanak egingo dira azaroaren 4tik aurrera.

Atzo hasi ziren lanekin, bizilagunek egindako "eskaera anitzei" erantzunez. 5 eguneko epean bukatzea aurreikusi dute.

Pasaiako Portu Agintaritzak egingo ditu lanak, lurzoru horren obraren kontratazioaren arduraduna baita. Udalak eskatuta egingo dituzte lanak.

Kanalizazio obra batzuk medio, egungo autobus geltokia Esnabide 20-18 zenbakietako tartera lekualdatuko da hilaren 15etik aurrera. Jarduketek hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi dute.