
Añarbeko Urak erakundeko langileak zonaldea desinfektatzen ari dira, ur zikinetan COVID-19aren arrastoak egon daitezkeelako. Egoera kontrolpean dagoela adierazi du Udaltzaingoak.

Atzo hasi ziren lanekin, bizilagunek egindako "eskaera anitzei" erantzunez. 5 eguneko epean bukatzea aurreikusi dute.

Pasaiako Portu Agintaritzak egingo ditu lanak, lurzoru horren obraren kontratazioaren arduraduna baita. Udalak eskatuta egingo dituzte lanak.

Gaurtik igandera bitarte ezingo da Arraunlari kalera, kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura ibilgailuekin sartu. Alternatiba gisa, Hospitalilloko kaian aparkaleku bat egokituko dute.

Gaur egun Esnabide kaleko 8. zenbakian dagoen geltokia 18. zenbakira mugituko dute, Velascoko etxebizitzen obrengatik.

San Pedroko Esnabide kaletik Trintxerpeko Euskadi etorbideko 25. zenbakira arte egingo dira obrak. Guztira 115.559 euroko kostua izango dute.