
Ero moduan sartu ziren Errenteria-Oreretara. Bazterrak nahastu, saltokietan lapurtu, erakusleihoak lehertu, balkoi eta leihoetara tiro egin, atarietan pisa eta kaka egin... Argazki iluna utzi zuten Espainiako Estatuko 200 poliziatik gora udalerrian, beste behin ere, duela 43 urteko uztailaren 13an.