
Koalizio independentistak irabazi ditu hauteskundeak. EAJ eta PSE-EE bigarren eta hirugarren izan dira hurrenez hurren. Elkarrekin Podemosek behera egin du nabarmen.

EH Bilduk Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan Errenteria-Oreretan jaso zuen emaitzaren gaineko balorazioa egin du gaur. Partaidetzak gora egin izana baikor baloratu du koalizio subiranistak, baita EH Bilduk jasotako babesa %43 handitu dela nabarmendu ere.