
Abeslariak tradiziotzat dauka kantuen hitzak idatzi eta horiei ahotsa jartzea. Alaba Estik ere musikaren bidea hartu du, eta maiz kantatzen dute elkarrekin. Ongi ulertzen dute elkar oholtzan, aski baitute begirada batekin.

Kontu Kantariren bigarren emanaldia Mendibilena izango da, martxoaren 9an, Donibaneko Bonantza elizan. Sarrerak eskuragarri daude.

Esti eta Mikel Markez San Pedroko Udal Aretoan izan ziren larunbatean. Hurrengo saioa martxoaren 9an izango da, Donibanen, Gontzal Mendibilekin.

Iazkoaren arrakasta ikusita, formatua berreskuratu du Pasaiako Udalak. Lehen emanaldia otsailaren 1ean izango da. Esti eta Mikel Markez igoko dira San Pedroko Udal Aretoko oholtzara, 19:00etan.

Datorren larunbatean, hilak 11, Koldo Mitxelena Institutuak bukaera emango die urrezko ezteien ospakizunei Esti eta Mikel Markez eta Sardeska kontzertuekin.