
Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez 99 lezoarrek egindako proposamenak aztertu ditu gaur Markel Olano diputatuak Jesus Maria Martiarena alkatearekin. Aparkatzeko zonaldea handitzea eta espaloiak berritzea eskatu dute nagusiki herritarrek.

Gipuzkoari buruz herritarrek dituzten ekarpenak jasotzeko kapsula jarri dute Gurutze Santuaren plazan. 19:00ak arte da zabalik.

Azpiegiturak, mugikortasuna eta ingurumena dira bizilagunen kezka nagusiak. Aldundiak eta udalak mahai gainean jarri dituzte horiek gaur.

Gudari plazan egongo da egun osoan zehar tramankulua, Gipuzkoako etorkizunari buruz hausnartu eta pasaitarrak etorkizunarekin konprometitzera gonbidatzeko.