
Epaileak kautelazko etxegabetzea dekretatu duela adierazi du sindikatuak, bizilagunen errekurtsoa erantzun baino lehen. Etxegabetze dataren zain daude orain.

Zaurgarritasun egoeran dagoen familiak iazko uztailaren 15erako zuen kaleratze data, baina herritarren presioak eta alkatearen esku hartzeak bankuak behin behinean bertan behera uztea ekarri zuen; Caixabankek beste kaleratze egun bat eskatu du orain eta martxoaren 5a ezarri du epaileak.

Eskalerillaseko bizilagunak eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideak portuan izango dira bihar. Arratsaldean jarri dute hitzordua.

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzietako egoera, eta bizilagun baten etxegabetzea lehen lerroan gaurko Duintasunaren protestan.

Kale gorrian geratzeko arriskuan diren bizilagunentzat alternatiba bat exijitzeko mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Kalitatezko etxebizitza doakoa eta unibertsala aldarrikatuko dute.

Kaleratu nahi dituzten Eskalerillaseko bizilagunek herritarren babesa jaso dute gaur. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak deituta, Elkartasun Eguna egiten ari dira.

Sabadell banketxeak etxegabetu nahi duen bizilagunak, jasotzen ari den elkartasuna eskertu du.

Sabadell banketxeak etxegabetu nahi duen bizilagunak auzokideen babesa jaso du.

Gaztañoko auzo elkarteak bilera irekia antolatu du asteazkenerako, bizilagunari elkartasuna adierazi eta Sabadell banketxearen jarrera saltzeko.

Eskalerillas ondoan eraitsi nahi duten blokeko bizilagunen egoeraren inguruan ariko dira. Bide batez, babesa adieraztera eta borrokara batzera deitu dituzte herritarrak.

Kaleratzeak Stop deituta elkarretaratzea izan da gaur Donostiako epaitegiaren aurrean