
Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako XXIX. martxak errolda eskubide eta betebeharra aldarrikatu zituen atzo, 'Erroldarik gabe izaterik ez' lelopean. Martxara 47 talde eta 600 herritar batu ziren.

Pasaiako etxez etxeko langileak kexu dira. Exijitu zaien formakuntza ez dator bat ordainarekin, eta hamar urte daramatzate egoera berean. «Bizi baldintza duinak» nahi dituzte.