
Pozik dira jokalariak, entrenatzaileak eta Ereintza elkartea osatzen dutenak, eta ez da gutxiagorako, lorpen itzela izan delako errenteriarrena. Jesus Romero entrenatzailearekin hitz egin du HITZAk une gozoaz, eta aurrerantzean dituzten erronken gainean galdetzeko. Izan ere, epe laburrean, mailaz igotzeko kanporaketa izango dute.