
'Hasi' eta 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoei atxiki dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste.

Udalaren arabera, "2011ko datu beretsuetan" mantendu da erabilera. Hamar errenteriarretik batek egiten du euskaraz kalean.

Euskararen kale erabileraren joera orokorra goranzkoa da Pasaian. Bonantzakoak dira daturik onenak, eta atzetik, Meipikoak. Erabilera txikiena, Trintxerpen. Haurrek «eragin handia» dute horretan guztian.

Pasaiako herritarren iritzia jaso nahi du udalak, udalerrian euskara nola ikusten duten ezagutzeko. Gaztelerazko bertsioa ere badu galdetegiak.