
Doan da emanaldia, 19:00etan, eta ezinbestekoa da gonbidapena eskuratzea, bibe plataformaren bidez, edota Niessen Kulturguneko harreran, edo takilan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

Eraldatuta iritsi da aurten Eztena Jaialdia, eta hiru sormen laborategi proposatu. Sormen prozesu horren kronika poetikoak hitzez eta irudiz jantzi dituzte Alaia Martinek eta Amets Badiolak.

Berrituta dator Eztena, baina bere oinarriei leial. Hiru sormen egonaldi antolatu ditu lehenengoz, sortzaile eta ikusle arteko harremanak eraikitzeko, behetik gora, arriskatzeko beldurrik gabe.