
Programek 0-18 urte arteko haur eta gazteei erantzuten diete, baita haien familiei ere 0-12 urte arteko haurren kasuan. Familia Gunea, Familian Jolasean, Ludotekak, Gaztelekuak eta Kuadrillategi izango dituzte aukeran Errenteria-Oreretako haur eta gazteek, segurtasun neurriak egoki bermatuta.

Familia Gunea, Familia Jolasean, Udal Ludotekak, Kuadrillategi, eta Udal Gaztelekuak martxan jarriko dituzte ikasturte berria hasteko.

Hilabete honetan jarriko ditu martxan udalak Familia Gunea, Familia Jolasean eta Kuadrillategi programak. Programa bakoitza adin tarte ezberdinei begirakoa da, eta orotara, 0 eta 16 urte arteko eskaintza zabala betetzen du.

Indartsu eta protagonistaz ase hasi du bidea Familia Guneak, izan ere, 97 familiak eman dute izena 0-6 urte arteko haurren aisialdiari erantzuna eman nahi dion proiektuan.