
Bakoitza bere erritmoan, adin mugarik gabe, eta batez ere, familian kirola egitea, horiek lasterketan parte hartzeko baldintzak. Gaur aurkeztu dute hirugarren ekinaldia Cristina Jareño ikastetxearen zuzendariak eta Jexux Orbegozo Kirol koordinatzailea eta irakasleak, eta Jon Txasko Kirol zinegotziak.

Hilaren 26an izango da lasterketa eta momentuz 600 lagunek eman dute izena parte hartzeko. Ostiralean amaituko da izena emateko epea.