
Pasaiako Udaleko Langile Batzordeak mozio bat erregistratuko du hurrengo plenorako. Hiru eskaera jaso dituzte; tartean, negoziazio bilerak.

Udalak lan eskaintza publikoko 77 postu aterako ditu lehiaketara. Langileen Batzordea pozik agertu da, baina "azken pauso bat" falta dute.

Pasaiako Udaleko plantillako langileen erdia baino gehiago behin-behineko kontratuekin ari da lanean; batzuk, hamarkadak daramatzate horrela. Euren lanpostuak egonkortzeko eskaera argia egin diote udal gobernuari.

Udaleko langileen erdia baino gehiago dago behin-behinekotasun egoeran. Lege aldaketa berria onartu arte lan eskaintza publikoa atzeratzeko eskatu dute.

Elkarretaratzea deitu du Pasaiako Langileen Batzordeak datorren ostegunerako udal gobernuari LEPak atzera ditzan eskatzeko, "aldundiaren ildo beretik".

Udaleko hainbat funtzionario udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean, aurten iraungiko diren kideen plazak defendatzeko asmoz.