
Pasaiako hondakin bilketaren afera pil-pilean egon da azken hilabeteetan, datuak kezkagarriak baitira. Datu horiek iraultzeko neurriak hartu ditu udalak, eta horiekin bat egitea eskatu du Eguzkik.

Edukiontzi grisera botatako hondakinen ia %74 birziklagarriak ziren. Hondakin horiek gaikako bilketarako edo garbiguneetarako prestatutako edukiontzietan utzi beharren, errefusera bota ziren.