
Udalerriko datuak "onak" direla diote, baina halere, edukiontzi grisean (errefusa) botatzen diren hondakinen %40 horietatik "gehien-gehienak birziklagarriak eta berreskuragarriak" dira.

2020. urtean 2019an baino 11 kilo hondakin gutxiago bota ditu errefusaren edukiontzira herritar bakoitzak.

Bost ekarpen gune jarri ditu udalak: Zamalbide, Zentolen, Sanmarko eta Alduran. 2018an sortutako hondakinen %60 gaika bildu zuten herritarrek.

Gaika bildutako gaiak %62,2 izan dira pasa den urtarrilean. Datuek erakutsi dute, sistema berriarekin, ongi erantzuten ari direla herritarrak.

gaurtik aurrera, zabalik da informazio gune berria Herriko plazan. Informazio gune horretan, postontzian gonbitea jasoko duten errenteriarrak artatuko dituzte.

Hondakin organikoen gaikako bilketa indartu nahi dute udalerrian, eta halaber, ontzi arinen eta hondakin organikoen gaikako bilketa abian jarri udal eraikinetan.