
Hilaren 22an ospatuko da Uraren Nazioarteko Eguna. Egun hori baliatu nahi dute arreta jartzeko ur gezak eta baliabide hidrikoen garapen iraunkorrak duten garrantziaren gainean.

Mahai Teniseko Taldekako Euskadiko Kopa lehiatzen ari dira Galtzarabordako kiroldegian. Beraun Errenteria Irureta Iturgintza klubak antolatu du egun osoko topaketa. 20:00ak arte gozatu ahal izango da mahai tenisaz.

Ereintzak eta Munttarpek Gabonetako eskubaloi campusa antolatu dute. Aurtengoa hilaren 23an, 26an, 27an eta 30ean eta urtarrilaren 2an eta 3an izango da. Hilaren 9a da izena emateko azken eguna.

Oarsoaldeko eskubaloi taldeek udako campusa antolatu dute ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era, Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Igandea da izena emateko azken eguna.

Urtero bezala, osasun araudia betetzeko, garbiketa eta mantendu lanak egingo dira abuztuaren lehen hamabostaldian.

Galtzarabordako kiroldegiko gaikako bilketa bikoiztu eta asteburuetan egingo da. Horrez gain, landa eremura ere zabalduko da.

Uda gainean da, eta Fanderiako eta Beraungo igerilekuek udako denboraldia hasiko dute astelehenean. Irailaren 11 arte luzatuko da.