
Dagoeneko 11 egun daramate greban SCT Limpiezas Cordobako langileek eta greba mugagabera jotzea erabaki dute. Behinik, soldata kobratu arte izango dira hala.

Grebak Errenteriari, Iruni eta Hondarribiari eragingo dio. Pasaiari ez, eta Oiartzun eta Lezori buruzko daturik ezin izan du bildu HITZAk.