
Iturriozko Garmendi baserrian 1994ra arte egon zen dolareak mende laurden baino gehiago eman du Oiartzungo Udalaren biltegietan. Orain Gordailuan jasoko dute.

1994tik udalaren biltegietan egon den dolarea Gordailuara eraman dute gaur goizean. Garmendi baserriko dolarea oso-osorik mantentzen da.