
Ernai gazte antolakundeak deituta Euskal Herriko 26 herritan, eskualde burutan, elkarretaratzeak egin dituzte etxebizitzaren auziari erantzun integrala eta benetakoa aldarrikatu, eta faxismoari galga jartzeko.

Gazteon Eskutik ekimenaren gaineko balorazio "oso positiboa" egin du Ernai gazte antolakundeak, eta eskerrak eman dizkie lanean aritu diren milaka txandalariei eta Lezoko herriari: "Zuek gabe ez litzateke posible izango".