
Igandean manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan, 12:30ean, Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko Segikoak izateagatik zigortutako sei gazteen alde. Manifestazioaren leloa Gure etxeko atea zabalik dute izango da, eta Gamon Zumarditik irtengo da....


Gazte auzipetuetako hiru ez dira aurkeztu epaiketara

Elkarretaratzea egin dute Donibanen euskal presoen eskubideen alde, eta Oarsoaldeko 22 gazte auzipetuei babesa emateko. Hilaren 18an, 19an, 20an, 26an, 27an eta 28an epaituko dituzte gazte horiek Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. “2007tik Jarrai-Haika-Segi erakundeak Espainiako Auzitegi Gorenak terrorista bezala izendatu zituenetik atxiloketak, torturak eta jazarpenak izan dira gazteen kontra. Gazte horiei guztiei atxikimendua adierazi nahi diegu”, esan dute Donibaneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkariek. Bestalde, ezker abertzalea duela urte eta erditik “bake prozesuan sartuta” dagoela nabarmendu dute, eta Espainiako eta Frantziako estatuei egotzi diete “bakea bultzatu eta errespetatu beharrean, prozesu hori oztopatzeko edozer gauza egiteko prest” daudela, “beraien errepresio politikarekin jarraituz”.


Ehunka lagunek hartu zuten parte atzo iluntzean bost gazteen kontrako epaia berresten duen erabakia salatzeko. Herriko bost gazte atxilotuak izateko arrisku larrian. Gure etxeko atea zabalik dute lelopean zeharkatu zituzten herriko kaleak. Ez da egun hauetan egingo duten mobilizazio bakarra izango: gaur ikasleek paroa egingo dute, eta 12:30ean elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan. Bihar, berriz, Bilduren eta Ezker Anitzaren udal taldeek deituta, elkarretaratzea egingo dute toki berean, 12:00etan. San Tomas Egunean ere izango da ekitaldirik, eta iganderako manifestazioa deitu dute. Datozen asteetan Gipuzkoa mailako manifestazioa egiteko asmoa dute baita ere.


2000 lagun inguruk parte hartu zuten atzo Eleak Mugimenduak “euskal gazteria libre eta legala, Eskubide politikoak guztiontzat” lelopean deitutako martxan. 19:00etan abiatu zen martxa, Oiartzungo Ugaldetxo auzotik, eta Errenteria-Oreretako Lehendakari Agirre plazako agertokian bukatu zen, ekitaldi mamitsu eta hunkigarriarekin. Segiko kide izatea leporatuta Espainiako Entzutegi Nazionalean epaitzen ari diren 17 gazteekin elkartasunean deitutako martxa zen atzokoa. Soto del Real espetxean dauden hiru auzipeturen mezua entzun ahal izan zen. “Lanean jarraitzeko” deia egin zieten bertaratutakoei eta une politikoaren garrantzia nabarmendu zuten. Ekitaldiaren bukaeran, gainontzeko auzipetuak igo ziren agertokira, eta beren kontrako epaiketari buruzko irakurketa egin zuten. Epaiketa politikoa dela eta sententzia halakoa izango dela esan zuten. Konpromisoari eusteko deia Eleak mugimenduko kide batek hartu zuen hitza baita ere. “Gazteriaren kontrako ehiza Jarrai-Haika- Segi sumarioarekin abiatu eta gaurdaino ez dela eten” salatu zuen. Gazteen erantzunaren “sendotasuna” nabarmendu zuen , eta “ilegalizazioaren kontrako borrokak erreferente berria” duela esan zuen: “Libre jarduteko euskal gazteriaren determinazioa”. Bide batez, norbere herrian Eleak mugimendua sendotzeko deia egin zuen.”Eratu eta errotu eleak zuen herrietan, eta legalizazioa dela, errepresioa betiko geratzea dela edota presoen eskubideak bermatzea dela, bil gaitezen lan egiteko”, esan zuen. Epaiketak asteazkenean jarraituko du. Auzipetutako gazteak orduan itzuli behar dute Espainiako Entzutegi Nazionalera. Oihana Mujika, Egoitz [...]