
Sanjuandarrek Korrikarako motorrak berotuko dituzte igandean. Sustatzaileek egun osoko programazioa ondu dute.

Euskararen Egunaren harira herriko kirol elkarteek ginkana antolatu zuten 12 eta 18 urte arteko gazteei begira.

Errenteriako Udalak eta herriko eragileek Euskararen Eguneko egitarau bateratua antolatu dute, elkarlanean. 'Errenterian ari gara' lelopean, proposamen askotariko egitaraua osatu dute.


Itturri merkatari elkarteak eta OTXEk antolatu dute ekitaldia, plaza inguruan. Parte-hartzaileen artean sariak banatuko dituztela iragarri dute.

Itzulia 2023 aitzaki hartuta Itzuli Txikia egingo dute Gaztañoko erabilera anitzeko gunean. Bizikleta eramatea eta izena ematea ezinbestekoa da parte hartzeko.