
Gipuzkoako Batel Ligaren 11. jardunaldia jokatuko dute igandean; agertokia, Oiartzun ibaia izango da, Hibaika Arraun Elkartearen Xuxa Urkiaren omenezko estropadarekin.

Urumea ibaian jokatu zuten atzo Gipuzkoako arraun klubek herrialdeko batel txapelketaren zortzigarren jardunaldia, eta errenteriarrek maila bikaina erakutsi zuten Gazte Mailako Emakume zein Gizonen ontzietan.

Hainbat arraunlari artatu behar izan zituzten estropadan zehar hipotermiak jota Gipuzkoako Batel Txapelketaren seigarren jardunaldian.

Hibaikako ontziak txukun aritu dira oro har, Gipuzkoako Batel Txapelketaren laugarren jardunaldian.

Eroso irabazi zuten errenteriarrek, bigarren ontziari zazpi segundoko aldea aterata. Infantiletan eta promesetan garaipenik ez zuten eskuratu, baina oso txukun aritu ziren Zarautzek antolatutako estropadan.

Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia eta 2025eko Gipuzkoako Batel Txapelketa Pasaiako uretan jokatuko dira bihar eta etzi.