
Igandean izango da lehia, 10:00etatik aurrera. Bertan, Oarsoaldeko hiru taldek izango dute ordezkaritza.

Hibaika, San Pedro eta San Juanen artean 25 batel uretaratu dituzte. Sailkapen orokorrean, ia podium guztietan daude Oarsoaldekoak.

Zortzi kategoriatik hirutan lortu dute urrea arrosek. Oarsoaldeko batelek podiumetako 11 postu erdietsi dituzte guztira.

Emakume Absolutuen kategorian Hibaika garaitu zen atzo San Pedron jokatutako Gipuzkoako Batel Ligaren zazpigarren jardunaldian.

San Juan, Hibaika eta San Pedroren 28 ontzik hartuko dute parte biharko estropadan, zortzi kategoriatan. Norgehiagoka 10:00etan abiatuko da.