
Gipuzkoako ligako zortzigarren ekitaldiko lehen proba izango da. Nahi duenak eman dezake izena, bakarka, taldeka edo familian.

Familei begira jarduera fisikoa sustatzea du helburu, baina banakako zein taldeentzat egokiak dira sortu dituzten lau ibilbideak.

Interesatuek antolatzaileen webgunean eman dezakete izena bihar 22:00ak arte. 400 lagunek parte hartu ahalko dute gehienez proba horretan.