
Adineko 10 pertsonetatik 8k euren etxean bizitzen jarraitu nahi dute. Sistema behar horretara gerturatzeko ahalegina da Zaintza HerriLab.

Hauskortasun eta mendekotasunari arreta «bateratu» ahalik eta egokiena eskaintzeko helburuz jaio da Pasaia HerriLab. Udalerrian bi gizarte langile izatetik, lau izatera jauzia eman dute, eta aldaketa nabarmena da: bertatik bertara bizi dute orain esku hartze prozesua.