
Denboraldiaurreko lehen jaitsieran txukun aritu dira Hibaikaren bi ontziak Portugaleten.

Hibaika arraun Elkarteko gizon seniorren igoeraren gaineko argazki erakusketa zabaldu du Dani Novas argazkilari oreretarrak. Abenduaren 1a arte izango da ikusteko aukera, Bite tabernan.

Ostegunean, hilaren 23an, 19:00etan inauguratuko dute Bite tabernak hilabetez hartuko duen argazki erakusketa.

Liga bikaina osatu eta gero, KAE1 Ligara igotzeko play offa jokatuko du Hibaikaren ontziak larunbat eta igandean. HITZAk Ander Rekondo patroiarekin hitz egin du asteburu erabakigarria ate joka denean.

Euskotren eta KAE2 ligak bukatuta, denboraldiaren balorazioa egin du Hibaika Arraun Elkarteak. Lortutakoarekin pozik azaldu da arraun elkartea. Emakumeek seigarren eginda Euskotren Ligan jarraituko dute; gizonek KAE1 Ligara igotzeko play offa jokatuko dute asteburuan.

Emakumeak bosgarren postuan dira sailkapen orokorrean; gizonen ontziak ez dio segida eman larunbateko garaipenari, laugarren sailkatuta.

Emakumeak larunbatean hasi dute liga eta bosgarren eta laugarren postuak lortu dituzte jokatutako bi estropadetan; gizonek laugarren jardunaldia lehiatu dute, eta bigarren postua egin.

Egoki aritu dira Hibaikaren seniorren bi traineruak azken test estropadan. Atzo goizean jokatu zuten San Pedro arraun elkarteak antolatuta denboraldia hasi aurretik taldeen artean termometroa jartzeko baliatzen dituzten jaitsieren azkena.

Munttarpe Kirol Elkartearen gizonen taldeak eskura du Gipuzkoako Lehen Mailara igotzeko aukera. Hiru partida falta zaizkie ametsa egikaritzeko.

Estropada bikaina egin du etxean Hibaikako Gizonen ontziak. Ikurrina ez dute eraman, baina hirugarren postua egin dute errenteriarrek, irabazle izan den Astilleroren lau segundo eskasera.

Kontxako lehia urruti badute ere, hitzordu garrantzitsu horretan parte hartzeko, eta gozatzeko aukera izango du Hibaikako gizonen traineruak.

KAE 2 Ligan ari dira Hibaikako gizonak, eta helburua play-offera heltzea dute. Hiru estropada jokatu dituzte eta lehenean bikain ibilita, beste bietan ez dute lortu nahi duten maila ematea. Bihar, "beste bertsio bat" emango dutela Donostian sinistuta dago Iglesias.

Bost otxotek hartuko dute parte 12:00etan, Madalenaren Basilikan, hasiko den saioan. Ondoren, herriko tabernetan ibiliko dira kantuan.