XI. Errenteria Hiria Otxote topaketa, igandean

Bost otxotek hartuko dute parte 12:00etan, Madalenaren Basilikan, hasiko den saioan. Ondoren, herriko tabernetan ibiliko dira kantuan.

Sihara Nuño, Maite Gartzia eta Alberto Mendigutxia.

Hemen da XI. Errenteria Hiria Otxote topaketa. Igande honetan izango da, hilak 29, 12:00etan, Madalenaren Basilikan, eta gaur goizean eman dituzte topaketaren inguruko xehetasunak Alberto Mendigutxia Niessen Elkarteko eta Karnaba Otxoteko kideak, Sihara Nuño Noski Liburudendako jabeak eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak.

Guztira bost otxotek hartuko dute parte: Bilboko Jatorkik, Portugaleteko Danok Batek, Errenteria-Oreretako Karnabak, Donostiako Easok eta Iruñeako Gizonakek. 12:00etatik 13:30era, Madalenaren Basilikan ariko dira kantuan, eta saio hori bukatu ondoren, kalera irtengo dira. 13:30etik 14:30era, herriko bost tabernetan ariko dira kantuan giroa alaitzeko. Otxoteak Sindikato Taberna, Gamon 14, Lekuzarra, Maite eta AXA tabernetan egingo dute geldialdia euren kantak abesteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.