Arratsaldeko seirak aldera hasi dira ontziak Pasaiako bokaletik sartzen. Horrela Itsas Festibalari hasiera eman zaio gaur arratsaldean.
Maiatzeko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo arratsaldean. Duintasuna erretiratuen elkarteak aurkeztutako mozioa onartu zuten, besteak beste.
Domina ugari lortu zituzten Pasaia Kayakeko kirolariek larunbatean zein igandean. Asteburu honetan ur lasaietako maratoi-erdiko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute Muiñosen (Galizian).
Idazlearen izena ikastetxearen egunerokotasunean egongo da aurrerantzean, eta Landari oroimenezko plaka bat eman diote.
"Hausnarketa" prozesu baten ondoren, aurtengo Kuadrilen Eguna "ezberdina" izango da. Ez da bazkaririk egingo, bai, ordea, poteoa eta kamisetak.
Itsas festibalaren ikur izango diren 160 ontzien sarrerarekin hasiko da gaur, 18:00etan, itsas ondarearen topagunea.
Bost otxotek hartuko dute parte 12:00etan, Madalenaren Basilikan, hasiko den saioan. Ondoren, herriko tabernetan ibiliko dira kantuan.
'Txirikordatzen' antzezlana taularatuko dute udaletxeko pleno aretoan, ekainaren 3 eta 5ean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.
Mendekosteetarako hainbat jarduera antolatu ditu Piztu Lezok. Afrikako dantzen saiorako aldez aurretik izena eman behar da.
Larunbatean eta igandean Tierra de Cameros ingurua ezagutzeko bidaia egingo dute. Bi gaztelura igoerak egingo dituzte.
Betizutik taldeak antolatu du beste behin euskal dantzarien bilgunea etzirako. 11:00etan tailerra egingo dute, eta 12:00etan festa.