Koldo Fernandez Etxarte omenduko du Oiartzun KEk igandean
Joan den otsailean zendutako presidenteari omenaldi xumea egingo diote, "bere ibilbide luzean futbolarengatik egin zuen lan guztiagatik". Eguerdian izango da ekitaldia.
Oiartzun Kirol Elkarteak omenaldi xumea egingo dio joan den otsailean zendutako Koldo Fernandez Etxarteri. Azken 11 denboralditan klubeko presidente izan da, eta eskerrak emango dizkiote “bere ibilbide luzean futbolarengatik egin zuen lan guztiagatik”, baita ere gizonezkoen, emakumezkoen zein aniztasun funtzionala duten pertsonen alde egindako lanagatik.
Madalensoro pilotalekuan egingo dute omenaldia, igandean (hilak 29), 12:00etan. Klubeko zale zein herritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.