
Gizon Eskola antolatu dute Oiartzunen, «heteroarauak sortzen dituen identitateei» kontzientzia hartzeko, baita «gizontasun eredu nagusia» deseraikitzeko ere.

Oiartzungo gizonak gonbidatu dituzte, "deseraikitzera". Eskola horren hirugarren ekitaldia izango da, eta izena eman daiteke jada.

Hiruki Larroxa kolektiboak gidatuko ditu saioak, urritik ekainera. Hilero egun batean elkartuko dira, hiru orduz.