
Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez salatu dute "indarkeria matxistaren izaera estrukturala", eta "konpromiso irmoa" azaldu dute "emakumeen aurkako bortizkeriarik gabeko gizarte baten aldeko lanean jarraitzeko".

Zerbitzuak gazteentzako sexu eta generoari buruzko informazioa eta aholkularitza ematen du. Gaztelekuetan artatzen dituzte pasaitar gazteak, hamabostean behin.

Goxatu Egutegia banatzen ari dira Pasaian nerabe eta gazteen artean, behar izanez gero, sexualitate eta genero informazio eta aholkularitza zerbitzura noiz eta non jo dezaketen jakin dezaten; 2016tik dago martxan zerbitzua

Gurasoei begirako saioak dira. Lehen hitzaldia ostegunean izango da, 18:00etan, Donibaneko Kulturgunean. Bigarrena hilaren 28an egingo da, 18:00etan, Trintxerpeko Kultura Aretoan.

Gaurtik hilaren 29ra arte, jarduera mordoa izango dira herritarren eskura. Ekintza batzuk haur eta gazteek proposatu dituzte. Besteak, aldiz, 'Eskubidean' herri proiektuak antolatu ditu.

Egunotan herriko ikastetxetan ari dira banatzen Goxatu programaren gaineko informazioa.