
Bekoz beko elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute antxotarrek Biteri plazan. Indarkeria matxista erabat gaitzetsi eta emakumeen sareak eraikitzeko beharra aldarrikatu dute. Egungo zaintza sistema ereduan ere aldaketak eskatu dituzte.

Udalak eta herriko elkarteek Azaroaren 25era begirako programa osatu dute, elkarlanean. Indarkeria matxistaren kontrako borrokan pausoak ematen jarraitu nahi dute. Jarduerak hilaren 19tik abenduaren 1era izango dira.

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren harira, San Pedron aurrera eramango diren ekintzak jakinarazi dituzte.

Grebaren gainean hausnartu eta erabaki ondoren, Antxon aurrera eramango den egitaraua aurkeztu dute. "Kaleak hartu eta zaintza eskubide kolektiboaren alde" egingo dute.