Antxoko Asanblada Feministak A30eko grebako egitaraua aurkeztu du

Grebaren gainean hausnartu eta erabaki ondoren, Antxon aurrera eramango den egitaraua aurkeztu dute. "Kaleak hartu eta zaintza eskubide kolektiboaren alde" egingo dute.

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren gainean hausnartu eta erabaki ondoren, Pasai Antxon aurrera eramango den egitaraua aurkeztu du Antxoko Asanblada Feministak. “Kaleak hartu eta zaintza eskubide kolektiboaren alde” egingo dutela argi utzi dute.

Hona hemen egitaraua:

  • 07:30: Kotxe karabana Luzuriagatik.
  • 08:30: Gosaria Biterin.
  • 10:00: Piketeak.
  • 12:00: Manifestazioa.
  • 14:00: Bazkari autogestionatua. Ondoren, mahai ingurua.
  • 17:30: Errenteria-Oreretarantz abiatuko dira.
  • 18:00: Eskualdeko manifestazioa Errenteria-Oreretan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.