2023/11/23

ordenantza euskara oiartzun 2023

Planek euskararen erabileran duten eragina aztertuko dute

Hizkuntzaren normalizazioan plan pribatu zein publikoak aztertu ahal izango dira. Euskara sustatzeko tresna izango dela dio udalak.

Indarkeria matxistari aurre egiteko Autolaguntza Gida sortu dute

Pasaiako Udalak Autolaguntza Gida bat diseinatu du. Indarkeria matxistaren biktima edo biziraule diren emakumeei zuzenduta dago, eta egoera horri aurre egiteko irizpide eta baliabideak jaso dituzte.

Atzo herrian, etzi Hondarribian

Azaroaren 25eko ekitaldien barruan, emakume korrikalariek martxa egin zuten atzo herritik. Asteburuan Hondarribiko lasterketan izango dira.

azaroak 25 2023 oiartzungo udala adierazpena

Adierazpen instituzionala onartu dute, Azaroaren 25aren harira

Emakumeen prebentziorako eta erreparaziorako zerbitzuak eskaini nahi ditu Oiartzungo Udalak. Herritarrei dei egin diete larunbateko mobilizazioetan parte har dezaten.

Nazioarteko txotxongiloak Pasaian

Pasaiako 700 haurrek gozatu ahal izango dute Pasaiako 29. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko emanaldietan. Astelehenean hasiko dira saioak.

Alex Gonzalez, Espainiako Scooter Freestyle txapelketaren irabazle

Harriet Portugal lezoarra bigarren sailkatu da 16 urte azpikoen kategorian. Gonzalez eta Portugal Lezoko Omk Indoor klubekoak dira.

Pintxo pote solidarioa Juneren Hegoak elkartearen alde

Gaur eta abenduaren 23an egingo dute pintxo pote solidarioa Juneren Hegoak elkartearen hamargarren urteurrenarekin bat eginda.

Pasaiako establezimenduetan, euskara sustatzea helburu

Udalak eta Laurak Bat merkataritza elkarteak euskararen erabilera handitzeko egitasmo bat garatu dute. Merkatari eta ostalariek bezeroekin lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Komertzio horiek 'Hasi' bereizgarria eramango dute.

Eguberrietan, eskubaloia

Ereintzak, Munttarpek eta Donibane Eskubaloiak antolatuta egingo dute aurten ere eskubaloian trebatzeko jarduera.

Ipuin kontaketa saioa 4 urtetik gorakoentzako, astelehenean

Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie haurrei, Manuel Lekuona bibliotekan, astelehen arratsaldean. 2023ko azkeneko saioa izango da hilaren 27koa.

Fayed Badawi Palestinako ekintzailearen hitzaldia, astelehenean

Astelehenean—hilak 27—izango da hitzaldia, Reina Aretoan, 19:00etan. Orereta Palestinarekin Herri dinamikak antolatu du.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

Eskubaloi topaketa inklusiboa, larunbatean

Ereintza Eskubaloiak antolatu du Mindara elkartearen, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren, Errenteriako Udalaren eta Imagine English School akademiaren babesarekin.

carrefour boikota oiartzun

Carrefourri boikota egitea eskatuko dute abenduaren 2ko protestan

Donostialdeko BDZ mugimenduak manifestazioa egingo du Lintziringo supermerkatuaren aurretik hasita, hurrengo larunbatean.

Antxoko Asanblada Feministak A30eko grebako egitaraua aurkeztu du

Grebaren gainean hausnartu eta erabaki ondoren, Antxon aurrera eramango den egitaraua aurkeztu dute. "Kaleak hartu eta zaintza eskubide kolektiboaren alde" egingo dute.

Etxetxoren auzolana abenduaren 6rako

Hilaren 6rako deitu dute auzolana. 09:30ean Tiñelun elkartzeko deia egin dute, ondoren Jaizkibelerantz joateko.

Pasaia Kayakeko gazteak, txukun Eskola Jokoetan

Iragan asteburuan Trintxerpen lehiatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Eskola Jokoen piraguismoko bigarren proba. Pasaia Kayak hirugarren sailkatu zen taldekako sailkapenean.

Lanengatik, trafiko aldaketak San Pedron

Gaurtik hilaren 29ra arte Herriko Plazaren inguruko trafikoak mugak izango ditu, Esnabideko etxebizitzetako lanen ondorioz.

Gehiago